acto getxo1Hitzaldia Getxo 1 institutuan ospatu da oroimen historikoari buruz eta bertako kideen asistentzia zabala izan du. 100 kidek baino gehiagok entzun dute oroimen historikoari buruzko Ana Garciaren ponentzia (Sindicato de Estudiantes-eko Idazkari Nagusia).

Ekitaldian hitza hartu dute baita ere Javier San Martin kideak (Bizkaiko Ikasle Sindikatuaren Koordinatzailea) eta zentroko Ikasle Sindikatuaren ordezkariak. Frankismopean langile klaseak jasandako erasoetaz sakondu da eztabaidan, eta garbi geratu da PPk berriro ere garai haietara itzuli nahi gaituela bere legeekin: LOMCE, euskararen aurkako erasoak, “mordaza legea” edo abortoaren legearen erreforma.

(LEE LA NOTICIA EN CASTELLANO)

Behin interbentzioa amaituta oroimen historikoaren dokumentua banatu da. Honekin batera, etorri diren guztiei gogoratu zaie datorren apirilaren 5ean Euskal Herriko Ikasle Sindikatuaren konferentzia ospatuko dugula Sarrikoko Zientzia Ekonomikoen Fakultateko Gradu Aretoan (EHU). Konferentzian ikasle borrokaren balantzea egingo da, eta honekin batera burgesia langile klasearen eta gazteriaren aurka antolatzen ari den erasoetaz. Denak gonbidatuta zaudete, zuen zain egongo gara!

acto getxo1 2

Nueva fecha del sorteo: 21 noviembre

IMG 20200328 135652

Debido a la crisis del coronavirus, aplazamos el sorteo de nuestra rifa al sábado 21 de noviembre
¡Escríbenos y compra tu papeleta para apoyar nuestra lucha!