Urriaren 22a eta azaroaren 13a
IKASLEON GREBA OROKORRA

HEZKUNTZA PUBLIKOA DEFENDA DEZAGUN, PRIBATIZAZIORIK EZ!
BOLOGNAKO PLANEN BEREHALAKO EZABAPENA!
SELEKTIBITATEA GOGORTUKO DUEN DEKRETUA GELDIARAZ DEZAGUN!

Aurten hezkuntza publikoaren pribatizazio jarraia pairatu izan dugu Estatu osoan. Inbertsioak behera egin du, hezkuntza pribatu-kontzertatura zuzendutako dirua izugarri igo den bitartean (Eliza Katolikoaren ikastetxeetan bereziki).

Euskadi, zeinek eskuineko gobernua 30 urtetan zehar eduki duen, buruan dago prozesu honetan: Derrigorrezko etapetan dauden ikasleen %54a pribatu-kontzertatuan kokatzen da. Zentro hauen patronalak, euskal curriculumaren aitzakia dela eta, sare honen finantzaketa totala aldarrikatzen du, hots, Eusko Jaurlaritzak bere gastu osoak bete ditzan.

Hezkuntza publikoa interes oparoak eskainiko dituen negozio bihurrarazten saiatzen dute, osasungintza, etxebizitza, elektrizitate eta urarekin egiten duten bezala. Kalitatezko hezkuntza publiko eta doakoa eskubide unibertsal bat izan beharko litzateke, eta ez gutxiengo batek irabaziak lortzeko modua gehiengoaren kaltetan.

Bolognako planek unibertsitatearen pribatizazioa suposatzen dute. Unibertsitate publikoa defenda dezagun

Kurtso honetan hasiera eman zaion unibertsitatearen kontraerreforma (Bolognako planak bezala ezagutua dena) azken hogei urtetan hezkuntza publikoak jasandako eraso larriena dakar berekin eta bere helburu bakarra langileen semeak unibertsitatetik botatzea da.

Gobernuak plan hauek defendatzen ditu, Europarekin berdintzeko modua dela baieztatuz. Guri inbertsio eta hezkuntza publikoan berdintzea gustatuko litzaiguke (Europako herrialde garatuenetan, batezbestekoa BPGaren %6a baino altuagoa da, Euskadin %3,7a baino zertxobait gehiagokoa den arren) edo bekadun ikasleetan (Europan %40a, Estatu espainiarrean %16a); Bolognako planek, ordea, ez dute honako ezer ekarriko. Edozein kasutan, antzinako unibertsitateekin “berdintzen” gaitu, aberatsen semeentzat soilik antolatutakoak.

Bolognako planekin, orain arteko diplomatura eta lizentziaturak desagertzen dira gradu eta graduondokoetan bihurtzeko. Graduak, egungo karrerekin konparatuta, balio gutxiagoko titulu izango dira. Lan duin baterako sarrera erraztuko duen titulua izan nahi duenak graduondoko bat burutu behar izango du, zeinak sarrerarako froga propioa izateaz aparte, 3.500€-taraino kostatu ahal izango den, hainbat unibertsitatek jada adierazi duten bezala.

Bekak ez dira nahikoak izango kostu hauek bete ahal izateko. Egun jada bekak oso urriak badira (diru-kopuru altuena dakarren bekak, ayuda compensatoria delakoak, urteko 2.500€ eskaintzen ditu errenta murritzena duten familientzat, kantitate oso eskasa, alegia), egungo krisi ekonomikoak ez du ezer positiboa aurkezten, zeinen proba PSOEren gobernuak hurrengo aurrekontuak “estuak” izango direnaren adierazpena egin izana litzateke.

Okerrena gobernuak bekak ordezkatzearen alde egin duela da, banka-maileguen ordez, zeintzuk jakina itzuli beharko diren. Hau da, unibertsitate-hezkuntza bankarentzat negozio borobil bihurtu nahi dute.

Bolognako planek unibertsitate publikoaren pribatizazioa bultzatzen dute. Unibertsitateak banatuko dira, lehen mailakoak egonez (elite ekonomikoarentzat prestatuak), baita bigarren mailakoak ere (langileen semeei zuzenduak); eta, era berean, unibertsitatearen kontrolean enpresen indarra bultzatuko da. Gobernuak jada aipatu du “eredu amerikarrerantz” abiatu behar garela, zeinak pribatizazio sakona daukan ezaugarritzat, non enpresak dira erabakitzen dutenak errentagarriak diren tituluak eta ez direnak (Repsol eta Telefónicak zertarako nahi dituzte filologia, historia edo magisteritzako tituludunak?).

Selektibitatea gogortzen duen dekretuaren berehalako ezabapena!

Bolognako planekin oso erlazionatuta dago PSOEk udako oporretan burutu duen selektibitatearen gogorpena, ikasleen ezkutuan eta modu antidemokratiko nabarian.

Selektibitate berriak, beste hainbaten artean atzerriko hezkuntzaren ahozko froga barneratzeaz gain, gehien eskatutako karreretarako sarbidea gogortzen saiatzen da proba batzuk ezarriz, boluntarioak teorian, baina benetan derrigorrezkoak izango direnak, eta azkenengo notan batxilergoa baino gehiago balioko dutenak! Helburua argia da, unibertsitatea “ezmasifikatzea” bilatzen dute, ez ezinbestekoak diren plazak sortuz, baizik eta goi mailako hezkuntzarako sarbidea langilearen semeari galaraziz.

Kapitalista handientzat milaka lizentziadun daude sobran. Haiek esplotatu ahal izango duten eskulan merkea eta kualifikazio eskasekoa eskatzen dute. Dena den, gazte eta langileentzat ez dago lizentziatu bat ere sobran, sobran daudenak osasun-zerbitzuko itxarote-zerrendak, hezkuntza publikoan masifikazioa, haur-hezkuntzan falta diren plaza publikoak, langile-auzoetan faltan dagoen gizarte-ekipamendua eta kapitalistak onuratzeko zerbitzu sozialen pribatizazioak dira.

Ez dago guzti honetarako dirua? Jakina dagoela, bankari eta monopolio handiek daukate.

Krisi ekonomikoa: Kapitalistek ordain dezatela!

Mundu kapitalista bete-betean sartu da krisi ekonomiko batean. Langabezia gorantz doa, salneurriak ere… langileon soldatek ez dute hilabete bukaerara heltzeko, hipoteka ordaintzeko, etab. adinakoa ematen. Krisiak kaleratzeak, enpresen itxierak eta gure bizi-baldintzen okertze nabaria ekarriko ditu. Gazteok izango gara krisi hau gehien pairatuko dugunak. Ikasle Sindikatuak krisi kapitalistarekiko alternatiba bat badagoela pentsatzen du: multinazionalen, bankarien eta espekulatzaileen boterearekin amaitzea, hots, sozialismoaren alde borrokatzea.

Azken urteetan gure kontura aberasten ari izan diren kapitalista beretsuek, etxebizitzarekin espekulatzen zutenak egun elikadura eta erregaiarekin egiten duten bezala, PSOEren gobernuari gastu soziala murriz dezan agintzen diote eta, zoritxarrez, eskakizun hauek Zapateroren gobernuaren barnean oihartzun handia daukate. Ibarretxerenaren kasuan oraindik tamalgarriagoa da, zeina euskal enpresari eta bankarien ordezkaria baiten. Krisiaren pisua langile klasearen bizkarraren gainean eror dadin nahi dute.

Ez da kasualitatea Europar Batasunak, alde batetik, atzerritarrak kriminalizatu eta erreprimitzeko “lotsaren zuzentaraua” sinatu izana eta, beste aldetik, 65 ordutako lan-astea ezarri izana, XIX. mendera eramaten gaituela.

Euskadiren kasuan, PNVk bere “herri kontsultarako” propaganda egiten duen bitartean, ez dio uzten hezkuntza, osasungintza, eraikuntza (TAV-AHT), etab.eko enpresariei dirua oparitzeari. Hezkuntza publikoko ikasleentzat beste plan batzuk ditu: errepresioa, eskubide eta betebeharren azken gutunak erakusten digunez. Pribatuko ikasleek, ostera, ezta gutun hau ere.

Sindikatuek ezin dute krisiak ekarritako kaleratze ezta bizi-baldintzen okertzea onartu. Enpresari eta gobernuari orain arte eskainitako paktu eta kontzesioen politika alde batean utzi beharko zuketen eta langilea defendatzearen alde borrokatu. Langile klasea bere erakundeengatik deitua izan den aldi guztietan sendotasunez erantzun egin du. Otsailean, 120.000 ikasle eta irakasle baino gehiago Bartzelonako kaleetara irten egin ziren LECaren kontra eta udaberrian, Madrilen, bi hezkuntza-greba orokor ospatu ziren eta kaleak 6 alditan bete ziren, azkenak 90.000 pertsona baino gehiago jaso izan zituela. Borrokatu eta irabazteko indarra badago!
Sindikatuek langile mugimenduaren erantzun irmoa antolatu behar dute eta enpleguaren eta osasungintza eta hezkuntza bezalako zerbitzu publikoen defentsan greba orokor bat prestatzea. Ikasle Sindikatutik, deialdi honetan modu aktibo batean parte hartzeko konpromisoa hartzen dugu.

Urriaren 22an eta azaroaren 13an, denok borrokara

Guzti honengatik, deialdi bat egiten diegu bigarren mailako hezkuntzako eta unibertsitateko ikasleei, baita irakasleei ere, gobernuak eraso hauetan atzera egin dezan behartuko duen erantzun argi eta masiboa antolatzera.
Ikasle Sindikatuak Ikasleen Greba Orokorrera eta manifestaldietara deitzen du urriaren 22 eta azaroaren 13rako. Ikasle guztiei grebaren proposamena bozkatzeko asanbladak antola ditzaten, hezkuntza-komunitate osoa eskakizunen inguruan informatu dezaten, manifestaldietan masiboki parte har dezaten eta borroka honetan irakasleriaren berma irabaz dezaten animatzen diegu. Denok batera, ikasle, irakasle eta langileek lortuko dugu eraso hau geldiaraztea eta kalitatezko hezkuntza publiko, duin eta doakorako eskubidea defendatzea.


IKASLE SINDIKATURA AFILIATU ZAITEZ


HEZKUNTZA PUBLIKOAREN DEFENTSAN, PRIBATIZAZIORIK EZ!
BOLOGNAKO PLANEI EZEZKO BOROBILA! SELEKTIBITATERIK EZ!
HEZKUNTZA PUBLIKORAKO BPGAREN %7A!

IKASKETAK AMAITZEAN LANPOSTU DUIN BATEN ALDE!

Nueva fecha del sorteo: 21 noviembre

IMG 20200328 135652

Debido a la crisis del coronavirus, aplazamos el sorteo de nuestra rifa al sábado 21 de noviembre
¡Escríbenos y compra tu papeleta para apoyar nuestra lucha!