bilbao3Langilearen seme-alaba Unibertsitatera!

Gure bekak nahi ditugu orain!

Matrikulak, liburuak eta garraioa dohain langileen seme-alabentzat!

Euskararen defentsa!

Wert dimititu!

LEER EN CASTELLANO 

DESCARGA LA HOJA - DESCARGA EL CARTEL

Murrizketarik ez hezkuntza publikoan! 

LHko plaza faltaren eta honen degradazioaren aurka!

LOMCE, errebalidak eta frankismoa irakaskuntza publikotik kanpora!

Pasa den urtean borroka gogorra antolatu genuen PPren, UPNren eta PNVren aurka. Mobilizazio masiboek EZ esan zioten LOMCEri eta honen errebalida frankistei; tasen igoerari eta beken murrizketari; LHko eta Unibertsitate Publikoko plaza faltari eta honen degradazioari, euskararen aurkako erasoari, irakasleen kaleratzeari eta irakaskuntza publikoko murrizketei. Kolpe handia eman diogu Wert Ministroari, bere sinesgarritasuna lur jota dago. Eusko Jaurlaritzaren taktikak ere salatu ditugu, Euskal Herriko gazteriaren mobilizazioa gerarazten saiatu baita gezurrekin eta espektatiba faltsuekin.

PPk bezala, PNVk eta UPNk hezkuntza publikoa eta gure eskubide demokratikoak erasotzen dituzte

Uriarte Kontseilariak sinetsarari nahi digu EAEn LOMCE aplikatzea saihestuko duela Euskal Hezkuntzaren Lege bati esker, baina ondo dakigun moduan, PNV hezkuntza murrizketen abangoardian kokatuta dago. Urkulluren gobernuak %10 murriztu du hezkuntzako aurrekontua pasa den kurtsoarekin konparatuta, eta honek %20ko murrizketa suposatzen du 2009tik haur hezkunzan, lehen hezkuntzan edo EHUn. Eusko Jaurlaritzak hezkuntzan inbertitzen duen portzentaia oso urruti dago herrialde europarren batazbestekotik (BPGren %3,8 Europako herrialdeetako %5,2aren aurrean). Honi, azken urteetako murrizketak gehitu behar zaizkio, eta gainera, diru publikoko kantitate handi bat patronalaren zentro pribatuetara desbideratu da. Aldi berean, Kristau Eskolan ikusi den bezala, estatu mailako hitzarmena eta lan erreforma aplikatu zaizkie irakasleei. PNVk soldata murrizketa hauek babesten ditu eta mota guztietako neurriak hartzen ditu “finantziazio publiko gehiago” lortzeko, eta horrela, hezkuntzaren kontura negozioa egiten duten enpresarien poltsikoak loditzeko.

Hezkuntza Ministerioak Erasmus beketan egindako murrizketak konpentsatuko dituztela esaten diguten arren, gogoratu behar dugu hiru urte daramatela beka orokorrak handitu gabe. Finantziazio publikoaren murrizketen ondorioz, Unibertsitatean, irakaslegoaren baldintzak okertzen ari dira ikasleen tasak handitzen ari diren bitartean. Horrela, pauso erraldoiak ematen ari dira Unibertsitate publikoaren pribatizaziora, langileen seme-alabek joaterik izango ez duten eremu pribatua sortzeko helburuarekin.

Guzti honi, Nafarroako erasoak gehitu behar zaizkio. Euskaraz ikasteko dugun eskubidea kendu nahi digute eta eskuinak kanpaina basatia antolatu du D eredua duten hezkuntza zentroen aurka. Egoera zentzugabekeria handienera iritsia da Guardia Zibilak egin omen duen informearekin. Bertan, irakaslegoa kriminalizatzen da “terrorismoarekin harremanak dituztela eta gazteak adoktrinatzen direla” esanez. Hori bai, bitartean, ustelkeria kasuetan erorita dagoen Barcinaren gobernu korruptoa babesten dute.

Ikasle mugimenduaren batasuna beharrezkoa da PP eta PNVren erasoekin amaitzeko

M-26ean batzarrak eta piketeak! eta M-27an denok manifestaziora!

Ikasle Sindikatuak, Euskal Herriko ikasle guztiak greba orokorrera deitzen ditu martxoaren 26 eta 27an. Bi jardunaldi horietan Euskal Herrian, Catalunyan, Galizan, Madrilen, Andaluzian... ehunka mila gaztek borroka batera egingo dugu gure eskubidea den irakaskuntza publikoa suntsitu nahi duen politikaren aurka. Eta batasunaren eta borrokaren bide horretan, Madrilgo garbitzaileek, Gamonaleko bizilagunek edo osasun publikoaren defentsan Marea Txurikoek egin duten bezala, erakutsiko dugu posible dela irabaztea, garaipena ez dela inolako utopia.

Mobilizazio handien olatualdia bizitzen ari gara. EAEko irakasleen borrokak, 26 eta 27an ere grebara joango direnak, datorren martxoaren 22ko duintasunaren martxak, lurralde guztietan lehertzen ari diren lan gatazkek, erakusten dute kapitalismoak ez duela mugarik. Horregatik, Ikasle Sindikatua erakunde antikapitalista eta internazionalista da, zeren alternatiba iraultzailearekin bakarrik jarriko diogu amaiera ametsgaizto honi.

Ikasle Sindikatutik ekintza batasunerako deia egin diegu Ikasle Abertzaleakeko kideei. Ez dago arrazoirik batera ez borrokatzeko irakaskuntza publikoaren aurkako murrizketak eta erasoak bultzatzen dituzten horien kontra. Arrazoi honengatik, Bilbon martxoaren 27rako aurreikusita genuen manifestazioaren ibilbidea aldatzea erabaki dugu, eta honekin batera manifestazio bateratua deitzea Ikasle Abertzaleakekoekin batera Jesusen Bihotzetik 12:30etan. Batasunak ikasle mugimendua indartzen du!

JOAN MARTXOAREN 27KO MANIFESTAZIORA
12:30ETAN JESUSEN BIHOTZETIK

Apirilaren 5ean, Ikasle Sindikatuaren Euskal Herriko Konferentzia

Apirilak 5 larunbatean 10etan, Sarriko Unibertsitateko Gradu Aretoan izango den Ikasle Sindikatuaren Ikasle Konferentzian parte hartzera animatzen zaituztegu. Bertan, ikasle borrokaren eta krisi kapitalistaren azterketa egingo dugu, eta alternatiba iraultzailea nola indartu ikusiko dugu. Parte hartzeko interesatuta baldin bazaude deitu 661 757 883 telefonora edo idatzi. e-mailera.

Nueva fecha del sorteo: 21 noviembre

IMG 20200328 135652

Debido a la crisis del coronavirus, aplazamos el sorteo de nuestra rifa al sábado 21 de noviembre
¡Escríbenos y compra tu papeleta para apoyar nuestra lucha!