Martxoaren 22 eta 23 borroka egunak izan dira Hego Euskal Herria hezkuntza publikoaren alde, eta PPren gobernuak (Ciudadanos eta PSOEko zuzendaritza golpistaren babesarekin) nahiz EAJ-PSEren gobernuak, politika berberak aplikatuz, inposatzen dituzten eraso eta murrizketen aurka. Asteazkenean grebara hezkuntza publikoko irakasleak atera ziren ELA, LAB eta STE-EILAS sindikatuek deiturik Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian, Eusko Jaurlaritzari lan baldintzak hobetzea eskatuz eta Heziberriren aurka. Batez ere, 2008-2009 ikasturtetik aplikatzen ari diren murrizketek, besteak beste, geroz eta gehiago larriagotzen du langileek jasaten dituzten baldintza prekarioak: %40eko behin-behinekotasuna, gela masifikatuak, betetzen ez diren ordezkapenak, etab. Gainera Heziberri planaren ezarpena dago, EAJak diseinatu duena LOMCEa kalkatuz. ELA sindikatuaren arabera, grebaren jarraipena %75ekoa izan da, eta milaka izan ziren Donosti, Bilbo eta Gasteizko manifestazioetan parte hartu zutenak.
 
Martxoaren 23an 17.000 ikasle inguru kalera irten ginen Iruñea, Gasteiz, Bilbo eta Donostiko manifestazioetan, masiboki erantzunez Ikasle Abertzaleak eta Ikasle Sindikatuak deituriko grebari. Helburu argia zuen mobilizazio deialdia: LOMCE, Heziberri eta 3+2a inplikatzen duen unibertsitateko EU 2020 Planaren aurka borrokatzea. Ikasle Sindikatutik martxoaren 22ko irakasleen greba babestu dugu eta martxoaren 23ko greba deialdira atxikitu gara, ikastetxeetan konbokatuz eta mobilizazioetan parte hartuz. Beste behin, borroka bateratzeko beharra defendatu dugu, irakasle, langile eta ikasleena, bai Euskal Herrian, bai Katalunyan, Galizian eta Estatu mailan. Beharrezkoa da gure indarrak batzea etsai beraren aurrean: EAJ, PP eta defendatzen duten sistema kapitalista.
 
Mobilizazio hauen arrakastak hainbatetan azaldu duguna erakusten du. Eskuinaren erasoak eta murrizketak jasaten ditugunok indarrak elkartzen ditugunean, gai gara indar handiagoarekin kolpatzeko. Horregatik uste dugu Ikasle Abertzaleaken eta Ikasle Sindikatuaren ekintza batasuna beharrezkoa dela, borroka kalean are indar gehiagorekin jarraitzeko. Ikasturte honetan, Euskal Herriko nahiz estatu mailako ikasleek tinko erakutsi dugu ez garela makurtuko eskuinak hezkuntza publikoa suntsitu eta langile familietatik gatozen seme alabak ahalik eta azkarren irakaskuntzatik kanporatzeko dituen planen aurrean. Urrtiaren 26ko eta azaroaren 24ko mobilizazioak,  nahiz martxoaren 9 eta 23koak argi erakutsi dute. Berriz ere, Eusko Jaurlaritzak eta EHUko erretorea greben eta manifestazioen jarraipena eta inpaktua gutxiesten saiatu dira, ohitura duten modu lotsagarrian. Eskuina gu zatitzen saiatzen da, mota guztietako demagogia eta maniobrak erabiliz. Baina elkarrekin borrokatuz beren maniobra guztiak hankaz gora jartzen ditugu. Borroka elkarturik eta kalean jarraitzea da bidea.
 
HEZKUNTZA PUBLIKO, DOAKO, DEMOKRATIKO ETA EUSKALDUN BATEN ALDE! BORROKAK AURRERA DARRAI!
 
 
Miles de profesores y estudiantes salen a luchar el 22 y el 23 de marzo en Hego Euskal Herria
 
El 22 y el 23 de marzo han sido jornadas de lucha en Hego Euskal Herria en defensa de la educación pública, y contra los ataques y los recortes que imponen tanto el gobierno del PP (con el apoyo de Ciudadanos y la dirección golpista del PSOE) en Madrid como el gobierno del PNV-PSE que aplica las mismas políticas. El miércoles 22 salieron a la huelga los profesores de la educación pública convocadas por los sindicatos ELA, LAB y STE-EILAS en Guipuzcoa, Álava y Vizcaya, exigiendo al gobierno vasco la mejora de sus condiciones laborales y contra la reforma Heziberri. Los recortes que vienen aplicándose sobre todo desde el curso 2008-2009 en la educación pública vasca aumentan cada vez más la situación de precariedad laboral que sufren los trabajadores: la temporalidad 40% de media, aulas masificadas, sustituciones que no se cubren, etc. Además el plan Heziberri, plan diseñado por el PNV calcado a la LOMCE. Según el sindicato ELA, el seguimiento de la huelga de un 75% con miles de profesores y trabajadores participando en las manifestaciones de Donosti, Bilbo y Gasteiz.
 
El 23 de marzo más de 17.000 estudiantes salimos a las calles en las movilizaciones, de Iruñea, Gasteiz, Bilbo y Donosti respondiendo masivamente al llamamiento a la huelga que hicimos desde Ikasle Abertzaleak e Ikasle Sindikatua. Un llamamiento a la movilización con un claro objetivo: luchar contra la LOMCE, Heziberri y el Plan EU 2020 que implica el 3+2 en la universidad. Desde el Sindicato de Estudiantes hemos apoyado la huelga de profesores del 22 de marzo y nos hemos sumado a la convocatoria de huelga el 23, convocándola en los centros de estudio y participando en las movilizaciones. Una vez más, hemos defendido la necesidad de unificar la lucha, de los profesores, trabajadores y estudiantes, en Euskal Herria, en Catalunya, Galicia y a nivel estatal. Es fundamental que unamos nuestras fuerzas contra el enemigo común: el PNV, el PP y el sistema capitalista que defienden.
 
El éxito de esta movilización demuestra lo que tantas veces hemos explicado. Cuando todos los que sufrimos los ataques y recortes de la derecha unimos nuestras fuerzas somos capaces de golpear con más fuerza. Por eso creemos que es necesario la unidad de acción de Ikasle Abertzaleak e Ikasle Sindikatua, para reforzar la lucha y continuarla en la calle con más contundencia. Este curso, los estudiantes hemos demostrado tanto en Euskal Herria como a nivel estatal que no vamos a agachar la cabeza ante los planes de la derecha de destruir la educación pública y que los hijos de familias trabajadoras seamos expulsados lo antes posible de la educación. Las movilizaciones de 26 de octubre y 24 de noviembre, como el 9 de marzo y el 23 de marzo lo demuestran claramente. Una vez más, el gobierno vasco como el rector de la UPV ha intentado minimizar el impacto de las huelgas y las manifestaciones, a algo ridículamente irreal. La derecha intenta dividirnos con todo tipo de demagogia y maniobras. Pero luchando juntos hacemos que todas sus maniobras sean inutiles. Continuar la lucha unidos y en la calle es el camino.
 
POR UNA EDUCACION PUBLICA GRATUITA DEMOCRATICA Y EUSKALDUN! LA LUCHA CONTINUA!
 
 
 
(function(i,s,o,g,r,a,m){i['GoogleAnalyticsObject']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,'script','//www.google-analytics.com/analytics.js','ga'); ga('create', 'UA-28549730-1', 'auto'); ga('send', 'pageview');